Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/09/29

Asteazkena

3. Gaia. Abiadura eta azelerazioaren osagai intrintsekoak landu ditugu.

Ostiralerako. Egin proposatutako adibidea. Errepasatu klasean emandako kontzeptuak eta frogapenak. Zalantzarik baduzue klase hasieran galdetu.

Problemak. Atzo 2. gaiko azken bi problemak eta 3. gaiko 1, 2 , 3 eta 6. problemak egin zenituzten.


* Gaien zerrenda. Klasean esan dizuedan moduan aurten azterketan teoriaren garapenerako sartzen diren gaien zerrenda hemen daukazue.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010/09/28

Praktikak

Ostegunean GL1 eta GL2 taldeek praktikak hasten dituzue. Begiratu esteka honetan edo eskuineko zutabean Praktikak jartzen duen tokian. Alde batetik "Praktikak10_11_1Partziala.pdf" izenarekin, ikasle bakoitzak ze praktika egin behar duen aurkituko duzue, bestetik, ze praktika egin behar duzuen dakizuenean hemen inprima dezakezue praktika bakoitza.
KONTUZ! Ez nahastu penduluko bi praktikak, ondo irakurri zein egokitu zaizuen!!

 GARRANTZITSUA
1) Gogoratu praktikek partzialeko notaren %15 balio dutela. Notarako kontutan hartuko da: txostena, behar den materiala ekarri duzuen ala ez eta laborategian daukazuen portaera.

2) Praktika laborategian bertan amaitu eta entregatzea komenigarria da, horrela lortu ahal izango duzuen nota 0-tik 10-ra izango da. Laborategitik kanpo entregatzen baduzue, astebeteko epea izango duzue eta lortu ahal izango duzuen gehienezko nota 5 izango da.

2) Ahalik eta denbora gutxien galtzeko eta laborategian praktika amaitzeko astia izateko, laborategira sartu aurretik txostena ondo irakurtzea beharrezkoa da.

3) Taldekide bakoitzak ekarri behar duen materiala:
 - Praktika inprimatuta
 - Paper milimetratua (beharrezkoa den praktiketan)
 - Kalkulagailua

2010/09/24

Ostirala

2. Gaia. Gai hau amaitzeko Lerro-Integrala eta Fluxua aztertu ditugu.

3. Gaia. Partikularen zinematika. Posizio bektorea, abiadura eta azelerazio kontzeptuak landu ditugu.

Hurrengo asterako. Errepasatu klasean emandako kontzeptuak eta frogapenak.

Astearterako. Saiatu asteazkenean entregatu behar duzuen ariketa prest izaten, zalantzak Jonek argituko bait dizkizue egun horretan.
2. gaiko azken bi problemak egin eta 3. gaiko 1, 2 eta 3. problemak prestatu.

Asteazkenerako. Posizioaren adierazpena lortu (klasean abiadura atera dugun era berean).

* Gaien zerrenda. Klasean esan dizuedan moduan aurten azterketan teoriaren garapenerako sartzen diren gaien zerrenda hemen daukazue.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010/09/22

Asteazkena

2. Gaia. Biderkadura eskalarra eta bektoriala errepasatu, eremuen kontzeptuak landu, eta deribatu eta diferentzialak ikusi ditugu.

Ostiralerako. Birpasatu klasean egindako frogapena.
Astearterako. 7. eta 8. problemak.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010/09/21

Asteartea. Problemak

1. Gaia. Atzo seminarioan emandako lehenengo gaiko problemak egin ditugu.

Gogoratu: Entregatzeko. Irailaren 29an, Asteazkenean. 13. orrialdeko 6.  problema. Esteka honetan daukazue problema ebatzia, jarraitu itzazue argibideak eta paper milimetratuan egin ezazue. Bakoitzak emaitza desberdina lortuko du, irudikatzen duen zuzenaren arabera.


2. Gaia. Kalkulu bektoriala. 1, 2, 3, 4 eta 5. problemak egin ditugu.

2010/09/20

Asteleheneko Seminarioa

1. Gaia. Metodo zientifikoa, neurketaren izaera eta dimentsio-analisia ikusi ditugu.

Entregatzeko. Irailaren 29an, Asteazkenean. 13. orrialdeko 6.  problema. Esteka honetan daukazue problema ebatzia, jarraitu itzazue argibideak eta paper milimetratuan egin ezazue. Bakoitzak emaitza desberdina lortuko du, irudikatzen duen zuzenaren arabera.

2010/09/17

Ostirala

2. Gaia. Kalkulu bektoriala. Jada ikusita daukazuen gai hau birpasatzen hasi gara. Sarreratxo bat egin dugu eta biderkadura eskalarra eta bektoriala zuen kabuz birpasatu behar dituzue.

Problemak. egin itzazue 1-5 problemak astearterako.

Atzo esan nizuen moduan Gardenkiak atalean (eskumako zutabean) klasean ikusitako gardenkiak aurkituko dituzue. Bestalde Erreprografia zerbitzuan irakasgai honetan erabiliko ditugun apunteak eros ditzakezue.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010/09/15

Ongi etorriak Fisika irakasgaiko Blogera

Blog honetan Fisika irakasgaia aurrera atera ahal izateko materiala aurkituko duzue.

Eskumako zutabean klasean ikusiko ditugun gardenkiak, aurreko urteetako azterketak, praktiketako txostenak, irakasgaiaren araudia eta bestelako informazioa eskuratu ahal izango duzue.

Bestalde, Fisika hobeto ulertzen erakusten duten Web orrialdeetarako estekak aurkituko dituzue.

Bloga lagungarria aurkitzea espero dut. Zuen parte hartzea ere interesgarria litzateke, bai fisikari buruzko zalantzak, bai bloga guztientzat lagungarriago izan dadin burura datozkizuen iradokizunak comments-etan idatziz.