Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/09/15

Ongi etorriak Fisika irakasgaiko Blogera

Blog honetan Fisika irakasgaia aurrera atera ahal izateko materiala aurkituko duzue.

Eskumako zutabean klasean ikusiko ditugun gardenkiak, aurreko urteetako azterketak, praktiketako txostenak, irakasgaiaren araudia eta bestelako informazioa eskuratu ahal izango duzue.

Bestalde, Fisika hobeto ulertzen erakusten duten Web orrialdeetarako estekak aurkituko dituzue.

Bloga lagungarria aurkitzea espero dut. Zuen parte hartzea ere interesgarria litzateke, bai fisikari buruzko zalantzak, bai bloga guztientzat lagungarriago izan dadin burura datozkizuen iradokizunak comments-etan idatziz.