Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2011/03/30

Asteazkena

5. Gaia. Indukzio Elektromagnetikoa. Faradayren sorgailua eta motor elektrikoa ikusi ditugu.

Problemak. Ostiralerako 9. problema egin ezazue.
 
Entregatzeko (Apirilaren 1ean, ostiralean). Toroide baten barruko eremu magnetikoa kalkula ezazue (ikus transparentziak).

2011/03/28

Praktiken emaitzak

Hemen dauzkazue orain arte egindako praktiken emaitzak. Azken praktika berrikusi nahi baduzue etor zaitezte bulegora tutoretza orduetan.

Gogoratu notan R-a agertzen bazaizue praktika errepikatu behar duzuela, kasu horietan etor zaitezte bulegora txostenaren bila.

Ostegunean praktikak daude. Kontuz erroreekin (zifra esangarri bakarra) eta grafikoarekin, ikasle bakoitzak grafiko bat egin behar du eta bertan maldaren kalkulua adierazi, grafikoaren malda ateratzeko ez dira puntu esperimentalak hartu behar, gainera, zuzena irudikatzean ez da derrigorrezkoa zerotik pasaraztea. Ez ahaztu maldan unitateak jarri behar dira.

2011/03/25

Ostirala

5. Gaia Indukzio Elektromagnetikoa. Indukzio elektromagnetikoari buruzko sarrera egin dugu eta bi aplikazio ikusi ditugu: transformadoreak eta higiduraren ondoriozko indukzioa.

Problemak. Astearterako 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8 eta 12. problemak egin ditzakezue.
 
Entregatzeko (Apirilaren 1ean, ostiralean). Toroide baten barruko eremu magnetikoa kalkula ezazue (ikus transparentziak).

2011/03/23

Asteazkena

4. Gaia. Gaia amaitzeko material magnetikoak aztertu ditugu. Esan bezela, hemen daukazue superparamagnetismoari buruzko bideo bat.

Problemak. Bihar 21. problema eta teorian agertzen den solenoidearen barruko eremuaren kalkulua egingo duzue.
 
Entregatzeko (Apirilaren 1ean, ostiralean). Toroide baten barruko eremu magnetikoa kalkula ezazue (ikus transparentziak).

2011/03/21

Kontroleko emaitzak

Hemen dauzkazue kontroleko emaitzak.
Bi kontrol izenik gabe zeuden, norbaiti nota falta bazaio etor dadila bulegora.

Kontrola berrikusi nahi baduzue, tutoretza orduetan etor zaitezkete.

2011/03/18

Ostirala

4. Gaia. Orain arte emandakoaren birpaso azkarra egin dugu. Ampereren legea erabiliz a erradioko eta I intentsitatea daraman hari batek sortzen duen eremua kalkulatu dugu.

Problemak. Jada problema guztiak egin ditzakezue, amaitu ezazue 21. problema eta egin itzazue 17 eta 18. problemak.
 
Gogoratu. Astelehenean seminarioak daude.

Kontrola

Hemen daukazue egindako kontrolak: A eredua.
                                                            B eredua.

Asteazkena

4. Gaia. Biot eta Savart-en legea eta Ampereren legea ikusi genuen.

2011/03/09

Asteazkena

4. Gaia. Korronte elektriko baten gaineko indarra aztertu dugu eta Hall efektua. Eremu magnetikoak korronte-espira baten gaineko indarra eta indarren momentua ikusi dugu.

Problemak. Egin itzazue 4. gaiko 4, 5 eta 8. problemak.
Astearterako. 3. gaiko problemak egin itzazue.
 
Gogoratu. Ostiralean ez dago eskolarik, Fisikako orduan Aljebra izango duzue.
                  Astearteko problemetako orduetan, lehenengo orduan 4. gaiko problemak egingo dituzue eta bigarrenean kontrolerako birpasoa egingo duzue.

Kontrola. Data: Martxoak 16
                 Ordua: 11:30-12:30 (Aljebrako orduan)
                 Edukia: 1., 2. eta 3. gaiak

2011/03/07

Eskola-ordu aldaketa

Ostiralean (martxoaren 11an) ez da Fisika eskolarik egongo eta ordu horretan (8:00etatik 9:00ak arte) Aljebra izango duzue.

Barkatu eragozpenak.

2011/03/04

Ostirala

4. Gaia. Partikula kargatu baten gaineko indar magnetikoa eta elektrikoa aztertu dugu.

Problemak. Entregatu behar zenuten 2. gaiko 7. problema egin dugu. Kontuz potentzialaren kalkuluarekin!!
Astearterako. 3. gaiko problemak egin itzazue.

Kontrola. Data: Martxoak 16
                 Ordua: 11:30-12:30 (Izaskun Baroren orduan)
                 Edukia: 1., 2. eta 3. gaiak

2011/03/02

Asteazkena

4. Gaia. Magnetismoa. Gai honen sarrera laburra egin dugu. Higitzen dagoen karga batek jasaten duen indar magnetikoa aztertu dugu.

Problemak. 3. gaiko 18. problema planteatu dugu. Horren antzerakoak 15., 16., 17., 21., eta 22. problemak dira.

Gogoratu. Bihar praktikak daude.

2011/03/01

Praktiken emaitzak

Hemen dauzkazue orain arte egindako praktiken emaitzak. Azken praktika berrikusi nahi baduzue etor zaitezte bulegora tutoretza orduetan.

Gogoratu notan R-a agertzen bazaizue praktika errepikatu behar duzuela, kasu horietan etor zaitezte bulegora txostenaren bila.

Ostegunean praktikak daude. Kontuz erroreekin (zifra esangarri bakarra) eta grafikoarekin, grafikoaren malda ateratzeko ez dira puntu esperimentalak hartu behar, gainera, zuzena irudikatzean ez da derrigorrezkoa zerotik pasaraztea.