7. Gaia. Optika geometrikoa. Lente meheak eta ispiluak landu ditugu. "Begia tresna optiko gisa" atala aztertzen hasi gara.
Problemak. Egin itzazue 7. gaiko 1. problematik 12.era. 13 eta 14. problemak begiari buruzkoak dira, saia zaitezte egiten.
Mesedez, begira itzazue ondo praktiketako notak eta hutsen bat ikusten baduzue esan iezadazue lehen bait lehen (bulegora etorri edo e-mailaren bidez). R-a daukazuenok txostena zuzenduta bueltatzeko epea maiatzaren 4ean izango da.
Tutoretzak. Paskua astean tutoretzak ikastaroan zehar bezala izango dira, tutoretzatik kanpoko orduetan etorri nahi baduzue esadazue e-mail baten bidez.
Ordu aldaketak. Klasean proposatu dizuet maiatzaren 6-ko eta 13-ko (partzialak dauzkazuen bi ostiraletako) klaseak aldatzea, proposamena bi ordu horiek maiatzaren 5ean (osteguna) ematea da. Mesedez, pentsatu eta esan proposamen hori edo besteren bat nahiago duzuen, edo dagoen bezala uzten dugun.
Ondo pasa oporretan!