Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/09/28

Praktikak

Ostegunean GL1 eta GL2 taldeek praktikak hasten dituzue. Begiratu esteka honetan edo eskuineko zutabean Praktikak jartzen duen tokian. Alde batetik "Praktikak10_11_1Partziala.pdf" izenarekin, ikasle bakoitzak ze praktika egin behar duen aurkituko duzue, bestetik, ze praktika egin behar duzuen dakizuenean hemen inprima dezakezue praktika bakoitza.
KONTUZ! Ez nahastu penduluko bi praktikak, ondo irakurri zein egokitu zaizuen!!

 GARRANTZITSUA
1) Gogoratu praktikek partzialeko notaren %15 balio dutela. Notarako kontutan hartuko da: txostena, behar den materiala ekarri duzuen ala ez eta laborategian daukazuen portaera.

2) Praktika laborategian bertan amaitu eta entregatzea komenigarria da, horrela lortu ahal izango duzuen nota 0-tik 10-ra izango da. Laborategitik kanpo entregatzen baduzue, astebeteko epea izango duzue eta lortu ahal izango duzuen gehienezko nota 5 izango da.

2) Ahalik eta denbora gutxien galtzeko eta laborategian praktika amaitzeko astia izateko, laborategira sartu aurretik txostena ondo irakurtzea beharrezkoa da.

3) Taldekide bakoitzak ekarri behar duen materiala:
 - Praktika inprimatuta
 - Paper milimetratua (beharrezkoa den praktiketan)
 - Kalkulagailua