Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2011/01/04

Tutoretzak

Hurrengo astean asteazkenean ikastaro bat daukat  eta beraz, tutoretza bakarrik arratsaldez izango da (14:00tik-17:00ra). Asteazken goizeko tutoretza astelehen arratsaldean egingo dut (14:00tik-17:00ra).

Azterketa Partziala

Kontuz! Esteka honetan azterketaren deialdia daukazue. Ikusiko duzuenez ez zaudete guztiak klasea berean, beraz ondo begiratu ze klasetan zaudeten. Horren inguruan zalantzarik baduzue galdetu mesedez.

Hurrengo lerroetan deialdiaren laburpen bat egin dizuet, bakoitzak egon behar duen gela zehaztuz.

* INDUSTRIA TEKNOLOGIAREN INGENIARITZAKO GRADUKO ETA INGURUMEN INGENIARITZAKO GRADUKO IKASLEAK ...........................PSA3
* INDUSTRIA ANTOLAKUNTZAREN INGENIARITZAKO GRADUAKO IKASLEAK (ALEGREtik FERNANDEZera, biak barne)....................................P2A5
* INDUSTRIA ANTOLAKUNTZAREN INGENIARITZAKO GRADUAKO IKASLEAK (HERREROtik UBIETAra, biak barne) ...........................................P1A5

Azterketa 2,5 h-koa izango da, atsedenik gabe. 5 galdera egongo dira, teoria garatzeko galdera bat (zerrenda honetan agertzen den gaietariko batekin), kuestio bat eta hiru problema.