Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/12/17

Ostirala

12. Gaia. Termodinamika II. Termodinamikaren 2. Printzipioa. Gai honetan entropia nola kalkulatu eta 2. printzipioaren adierazpen desberdinak ikusi ditugu.

Astearterako. Irakur ezazue 12. Gaia eta batez ere, 212. orrialdean agertzen diren Clausius eta Kelvin- Plnaken adierazpenen frogapenak. Transparentzietan agertzen den azken galdera egin, motore termikoei buruzko informazio gehiago 213. orrian aurkituko duzue (irakur ezazue).

Problemak. Gaurko 11. gaiko 1, 3 eta 4. problemak egin behar zenituzten. Bero-ahalmenaren definizioa aplikatzeko 5. eta 6. egin itzazue. Eta ziklo batean barne energiaren, lanaren eta beroaren kalkuluak praktikatzeko 10. problema.
Bestalde, 12. gaitik egin itzazue: entropia lantzeko 1, 2 eta 3. problemak. Zikloak lantzeko 4 eta 7. problema. Carnoten motorea lantzeko 10. problema. Eta kuestio moduan 8. problema.


Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa). * Gogoratu tutoretza orduetatik kanpo ere etor zitezketela, baina hemen egongo naizela ziurtatzeko galdetu iezadazue lehenago (klasean edo e-mailen bitartez).