Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2011/02/24

Osteguna

3. Gaia. Korronte elektrikoa.Gai honi buruzko teoria amaitu dugu.
2. gaiko problemetan agertzen diren akatsak zuzendu ditut.

Problemak. Bihar korrente elektrikoari buruzko problemak egingo dituzue klasean.
Astearterako, dielektrikoak lantzeko egin itzazue 2. gaiko 6., 11., 12., 16., 17., 18., 19., eta 20. problemak.

Entregatzeko (Otsailaren 25ean). Egin ezazue 2. gaiko 7. problema.

2011/02/23

Asteazkena

2. Gaia. Gai hau amaitzeko kondentsadore baten energia elektrostatikoa eta kondentsadoreen plaken artean dielektrikoa sartzean gerta daitezkeen egoerak aztertu ditugu.
3. Gaia. Korronte elektrikoa.Gai honekin hasteko korronte motak eta korrontearen intentsitatea ikusi dugu.

Problemak. Dielektrikoak lantzeko egin itzazue 2. gaiko 6., 11., 12., 16., 17., 18., 19., eta 20. problemak.

Entregatzeko (Otsailaren 25ean). Egin ezazue 2. gaiko 7. problema.

Ostirala

2. Gaia. Kondentsadore zilindriko baten kapazitatea eta kondentsadore elkarketak aztertu ditugu. Materile Dielektrikoak ikasten hasi gara.
 
Entregatzeko (Otsailaren 25ean). Egin ezazue 2. gaiko 7. problema.

2011/02/16

Asteazkena

2. Gaia. Alde batetik eroale baten barruko eta gainazaleko karga, eremua eta potentziala aztertu ditugu. Bestalde, induzitutako kargak eta pantailamendu elektrostatikoa ikusi ditugu eta azkenik kondentsadoreak eta kapazitatea aztertzen hasi gara.
Problemak. Egin itzazue 2. gaiko 1., 2., 3. eta 4. problemak.
 
Entregatzeko (Otsailaren 25ean). Egin ezazue 2. gaiko 7. problema.

Gogoratu. Bihar praktikak daude.

2011/02/11

Ostirala

2. Gaia. Elektrostatika materialetan. Eroaleak aztertzen hasi gara.

Astearterako. Egin itzazue 1. gaiko 8., 10., 11., 12. eta 13. problemak eta 2. gaiko lehenengoa.


Gogoratu. Ostegunean praktikak daude.

2011/02/09

Asteazkena

1. Gaia. Energia elektrostatikoa eta dipolo elektrikoa eremu elektrikoan aztertu ditugu. Gaia amaitu dugu, ikusitakoaren laburpena eta problemak egiteko argibideak gardenkietan aurkituko dituzue.
Atzo potentzial elektrostatikoa ikusi zenuten eta 2. eta 7. problemak egin zenituzten.

Ostiralerako. Egin ezazue gai honetako azken problema (14. problema), dipolo elektrikoaren aplikazio zuzena da.



Astearterako. Egin itzazue 8., 10., 11., 12. eta 13. problemak.

2011/02/04

Ostirala

1. Gaia. Gaussen teorema erabiliz kargatutako plano infinitu baten eremua kalkulatu dugu eta eremu elektrostatiko batean dagoen karga baten energia potentziala kalkulatu dugu. 
Asterterako egin itzazue Gaussen teorema erabiliz 6, 8 eta 9. problemak. 7 eta 8. problemetan eremu elektrostatikoa kalkulatu bakarrik, potentzial elektrikoa klasean ikusiko duzue.

Gogoratu. Astelehenean seminarioak izango dituzuela.

2011/02/02

Asteazkena

1. Gaia. Elektrostatikaren Oinarriak. Atzo gai honekin hasi zineten 1,2 eta 3 atalak eta 4 eta 6. problemak egin zenituzten. Gaur, karga banaketa batek sortzen duen eremu elektrikoa kalkulatzeko Gaussen teorema ikusi dugu.
Ostegunerako klasean ia amaituta utzi dugun kargatutako hari zuzen eta infinitu batek sortzen deun eremuaren adierazpena lortu. Bestetik, Pentsatu ze gainazal itxi hartuko zenukete kargatutako plano infinitu batek sortzen duen eremua kalkulatzeko.

2011/02/01

Praktikak

Atzoko praktikei buruzko Post-ean taldeak gaizki jarri nituen, dagoeneko akatsa zuzendu dut. Barkatu eragozpenak.

Taldeak.
Txostenak.