Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/09/17

Ostirala

2. Gaia. Kalkulu bektoriala. Jada ikusita daukazuen gai hau birpasatzen hasi gara. Sarreratxo bat egin dugu eta biderkadura eskalarra eta bektoriala zuen kabuz birpasatu behar dituzue.

Problemak. egin itzazue 1-5 problemak astearterako.

Atzo esan nizuen moduan Gardenkiak atalean (eskumako zutabean) klasean ikusitako gardenkiak aurkituko dituzue. Bestalde Erreprografia zerbitzuan irakasgai honetan erabiliko ditugun apunteak eros ditzakezue.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario