Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/10/01

Ostirala

3. Gaia. Abiadura eta azelerazioaren osagai intrintsekoak lantzeko 11. problema egin dugu. Higidura motak ikusi ditugu.

Astearterako problemak. Klasean ikusitakoa praktikan jartzeko egin itzazue 4, 12, 13, 14, 15 eta 16. problemak

Frogatu. Higidura zuzen uniformeki azeleratuaren formulak.


Tutoretzak. Hurrengo astean tutoretza orduan klasea daukat, beraz asteazken arratsaldeko tutoretza OSTEGUNERA pasako dugu. Ostegunean 14:00tik 17:00ra.


Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario