Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/11/19

Ostirala

8. Gaia. Solido zurruna ikusten hasi gara. Solido zurrunaren definizioa, erreferentzia sistema propioa eta Estatikaren ekuazioak landu ditugu. Momentu angeluarra ikusten hasi gara.

Astelehenean seminarioak izango ditugu. Talkei buruzkoa izango da (7. Gaia) eta 4, 7, 8 eta 16. problemak egingo ditugu.
Asteartean Jonekin 7. gaiko 2 edo 3, 14 edo 15 problemak egingo dituzue eta 8. gaiko estatiko zenbait problema. Beraz prestatu itzazue.

Entregatzeko problema (2010-11-26, ostirala). Egin ezazue 7. gaiko trasparentzietan agertzen den problema (azken transparentzian).

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario