Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/12/22

Asteazkena

12. Gaia. Gai honi buruzko problemak egin ditugu.

Problemak. Atzo 11. gaiko 1, 3, 4, 5, 6 eta 10 problemak egin zenituzten.
Gaur zikloak (Carnoten zikloa) lantzeko 7. problema egin dugu eta entropiaren kalkulua lantzeko 12. gaiko 1, 3, 4 eta 10. problemak.

Entregatzeko problema. Klasean ahaztu zait entregatzeko egin behar zenuten problema banatzea. 11:00etan eraman dut klasera, klasean ez bazeundeten, mesedez galdetu zuen ikaskideei non dauden zuzenduriko problemak.

Azterketa partziala. Eskolako esteka honetan ikusiko duzue azterketa-data eta gela (Kontuz! Zuen titulazioei dagokiena dokumentu horretako 48-49-50. orrialdeetan dator). Dena den, hor talde guztiei gagozkien gelak agertzen dira. Azterketa baina aste bat lehenago Blog honetan eta baita Ikasleen Delegaritzan jarriko dizuet zein geletara joan behar duen ikasle bakoitzak.

Praktikak. Esteka honetan aurkituko dituzue praktiken notak. Gogoratu praktika edo txostena errepikatu behar duzuenek bulegora (P4BN22) etorri behar duzuela praktikaren txostenaren bila.

 Liburua. 200. orrialdeko 8. probleman emaitza hauek gaizki daude: TC=0.62T0, WCA=-0.555P0V0, UCA=0.555P0V0,UBC=-2.05P0V0,QBC=-2.05P0V0

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, e-mailen bidez galdetu edo  tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).
* Gogoratu tutoretza orduetatik kanpo ere etor zaitezketela, baina hemen egongo naizela ziurtatzeko galdetu iezadazue lehenago (klasean edo e-mailen bitartez).

No hay comentarios:

Publicar un comentario