Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2011/01/31

Fisika: Praktikak

Bigarren lauhilabeteko honetan Fisikaren inguruan bi irakasgai izango dituzue. Alde batetik, lehenengo lauhilabeteko Fisika Irakasgaiaren jarraipena, bigarren lauhilabeteko honetan irakasgai horri dagozkion eskola-orduak bakarrik Praktikak eta Seminarioak izango dira.

Gogoratu: Bi taldek Praktikak aste honetan izango dituzuela. Esteka honetan gidoiak eta beste honetan taldeak eta talde bakoitzak egin behar duen praktika eta ordutegia aurkituko dituzue.

1) Praktikek partzialeko notaren %15 balio dutela. Notarako kontutan hartuko da: txostena, behar den materiala ekarri duzuen ala ez eta laborategian daukazuen portaera.
2) Praktika laborategian bertan amaitu eta entregatzea komenigarria da, horrela lortu ahal izango duzuen nota 0-tik 10-ra izango da. Laborategitik kanpo entregatzen baduzue, astebeteko epea izango duzue eta lortu ahal izango duzuen gehienezko nota 5 izango da.
2) Ahalik eta denbora gutxien galtzeko eta laborategian praktika amaitzeko astia izateko, laborategira sartu aurretik txostena ondo irakurtzea beharrezkoa da.
3) Taldekide bakoitzak ekarri behar duen materiala (notan kontuan hartuko da):
 - Praktika inprimatuta
 - Paper milimetratua (beharrezkoa den praktiketan)
 - Kalkulagailua

No hay comentarios:

Publicar un comentario