Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2011/04/20

Asteazkena

7. Gaia. Optika geometrikoa. Lente meheak eta ispiluak landu ditugu. "Begia tresna optiko gisa" atala aztertzen hasi gara.

Problemak. Egin itzazue 7. gaiko 1. problematik 12.era. 13 eta 14. problemak begiari buruzkoak dira, saia zaitezte egiten.

Praktikak. Gogoratu praktiketan R bat daukazuenok eta txostenaren bila etorri eta zuzentzen ez duzuenok praktikak EZ-GAINDITUTA izango dituzue. Fisika irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da praktikak gainditzea, praktikak gainditzen ez dituzuenak azterketa finalaren egunetan praktiken azterketa egiteko aukera izango duzue, berau idatzizko azterketaren ostean egingo da.
Mesedez, begira itzazue ondo praktiketako notak eta hutsen bat ikusten baduzue esan iezadazue lehen bait lehen (bulegora etorri edo e-mailaren bidez). R-a daukazuenok txostena zuzenduta bueltatzeko epea maiatzaren 4ean izango da.
Tutoretzak. Paskua astean tutoretzak ikastaroan zehar bezala izango dira, tutoretzatik kanpoko orduetan etorri nahi baduzue esadazue e-mail baten bidez. 
Ordu aldaketak. Klasean proposatu dizuet maiatzaren 6-ko eta 13-ko (partzialak dauzkazuen bi ostiraletako) klaseak aldatzea, proposamena bi ordu horiek maiatzaren 5ean (osteguna) ematea da. Mesedez, pentsatu eta esan proposamen hori edo besteren bat nahiago duzuen, edo dagoen bezala uzten dugun.

Ondo pasa oporretan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario