Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2011/04/15

Ostirala

6. Gaia. Uhinak. Asteartean Uhinen Gainezarmena ikusi zenuten eta gaia amaitzeko Doppler efektua uhin elektromagnetikoetan falta zen (irakur ezazue 147. orrialdeko azken bi paragrafoak eta egin ezazue 25. problema).
7. Gaia. Optika geometrikoa. Gaur gai berri honekin hasi gara, gaia garatu ahal izateko definizioak ikusi ditugu, dioptrioa aztertu dugu eta lente meheak lantzeko formula gainetik azaldu dugu

Problemak. Egin itzazue 7. gaiko 1, 2, 3, 4 eta 5. problemak.

Praktikak eta seminarioa. Esteka honetan Praktiken eta Seminarioaren notak jarri dizkizuet. Praktiketan R bat daukazuenok eta txostenaren bila etorri eta zuzentzen ez duzuenok praktikak EZ-GAINDITUTA izango duzue. Fisika irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da praktikak gainditzea, praktikak gainditzen ez dituzuenak azterketa finalaren egunetan praktiken azterketa egiteko aukera izango duzue, berau idatzizko azterketaren ostean egingo da.
Mesedez, begira itzazue ondo praktiketako notak eta hutsen bat ikusten baduzue esan iezadazue lehen bait lehen (bulegora etorri edo e-mailaren bidez). R-a daukazuenok txostena zuzenduta bueltatzeko epea maiatzaren 4ean izango da.

Arratsaldean Fisikako notak argitaratuko ditugu, praktikak gaindituta ez dauzkazuenei ez zaizue nota agertuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario