Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/12/13

Astelehena

11. Gaia. Termodinamika I. Kontzeptu orokorrak. Lehen Printzipioa. Datozen Termodinamikako bi gaiak garatu ahal izateko beharrezkoak diren zenbait kontzeptu azaldu ditugu.

Problemak. Bihar zuzenduko dituzue Fluidoei dagozkien problemak.

Entregatzeko (Abenduak 17, ostirala). Azterketetan agertzen diren kuestio teorikoak praktikatzeko entrega ezazue 180. orrialdeko 14. problema. Ariketa hori egiteko Newtonen 2. legea eta oszilatzaile harmoniko sinplearen baldintzak kontutan hartu behar dituzue.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario