Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/12/10

Ostirala

10. Gaia. Fluidoak. Fluidoaren Dinamika aztertu dugu, Jarraitutasun Ekuazioa, Bernoulliren teorema eta azken horren aplikazioak: Venturi efektua eta Torricelliren teorema.

Problemak. Dagoeneko eginda eduki behar dituzue Fluidoen Estatikako 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. problemak. Astearterako prestatu Fluidoen dinamikako: 10, 11, 12, 13 eta 15. problemak.

Entregatzeko (Abenduak 17, ostirala). Azterketetan agertzen diren kuestio teorikoak praktikatzeko entrega ezazue 180. orrialdeko 14. problema. Ariketa hori egiteko Newtonen 2. legea eta oszilatzaile harmoniko sinplearen baldintzak kontutan hartu behar dituzue.

Gogoratu. Astelehenean seminarioa dugu. Oraingo honetan Termodinamikari buruzkoa izango da.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario