Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko, Ingurumen Ingeniaritzako Graduko eta Industria Antolakuntzako Graduko Fisika irakasgaiko Bloga.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010/12/03

Ostirala

10. Gaia. Fluidoak. Asteazkenean gai honekin hasi ginen, Fluidoen Estatikaren Oinarrizko ekuazioa ikusi genuen. Gaur ekuazio horren inguruko aplikazioak ikusi ditugu eta Fluidoen Dinamikaren sarreratxo bat egin dugu.

Problemak. Atzo Jonekin Solido Zurruna gaiko problemak amaitu zenituzten. Hurrengo asterako egin itzazue Fluidoen Estatikako 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. problemak.

Ikasi. Jada gutxi geratzen da azterketan sartuko den gaitegia amaitzeko, aprobetxa ezazue zubia orain arte ikasitakoa birpasatzeko eta horrela, zalantzak galdetu ditzakezue bueltan.

Praktikak. Gogoratu ostegunean praktikak daudela.
Dagoeneko bi praktika egin ditugu eta geratzen diren praktiketarako gauza batzuk jada argi izan behar dituzue.
- Hurrengoetan laborategian ez ditut erroreak eta erroreekin lotutako akatsak zuzenduko, beraz adi egon, gero hori notan nabarmenduko delako.
- Ekarri paper milimetratua, baina grafikoak egiteko berezia dena.
- Laborategian sartu aurretik praktika irakurrita eta ulertuta ekarri: helburu nagusiak eta ekuazioak ulertu. Zerbait ulertzen ez baduzue, tutoretzan edo praktika hasieran galdetu.

- Gai izan behar zarete praktika zuen kabuz egiten.

Edozein zalantza izanez gero comentarios-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario